Bisita gidatuak

Calonge bisitatu, Igeldo mendian kokatuta dagoen eta kostalde Kantabriarrera begira dagoen sagardotegia. Donostiako ingurune natural hau ezagutu eta murgil zaitez Euskal Sagardoaren munduan.

Gure bisitaldi gidatuetan Donostiako portuaren historia eta Euskal Herriko nekazaritza-produktuen garrantzia ezagutu ahal izango duzu; baita etxeko dolarea eta honen erabilera zein garai batean (eta oraindik ere baserri asko eta askotan) sagardoa eskuz nola egiten den ikusteko aukera ezin hobea izango da!

Calonge Sagardotegiaren bisita gidatuak ondoko esperientziaz gozatu ahal izango duzu:

  • Calonge sagardotegiaren instalazioetarako bisita.
  • Sagardo dastatzea botilan.
  • Pintxoa.

Prezioa:

  • Bisitaldi gidatua eta pintxoa: 15€.

Baldintza orokorrak:

  • Bisitaren iraupena: ordu bete.
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.

    *Beste hizkuntzaren batean nahiko bazenu egin kontsulta.

  • Aldez aurretik erreserba egiteko telefonoa: 943 21 32 51.