Aurkezpena

Calonge Sagardotegia Donostiako Igeldo auzoan dago kokatuta. XX. mende erdialdetik sagardogintzan murgilduta dagoen familia Sagardotegia da.

Orain dela gutxi egindako aldaketekin biziberritu egin dute Sagardotegia, lekuak berak eskaintzen dituen aukerak ongi baliatuz. Hala, jangela zabal baina atsegina egin dute, Kantauri itsasoaren handitasuna aurrez aurre ikusgai utziz. Jangelaz gain, terraza ederra ere egin du familiak, udako egun eguzkitsu eta atseginetan janaz eta edanaz itsasoaren haize leunarekin gozatzeko.

Udazkeneko ordutegia gure sagardotegian!

Urrian, azaroan eta abenduan Calonge Sagardotegia ostiral eta larunbata eguerdi eta gauean, eta igande eta jaiegun eguerditan egongo da irekita.